AHO KORAPILOA
Etxeberriko amona Ramonaren baserriko ukuiluko asto beltzaren ezkerreko belarriaren puntaren puntan arkakusoa dantzan.
EZ ZAIT IRAKURTZEA GUSTATZEN
Andereñoak esan du gabonetarako liburu bat irakurtzea, eta ni izorratuta nago.
Denak liburu baten bila joan dira, ni izan ezik. Ez dut nahi aitonari gertatu dena niri gertatzea, betaurrekoak edukitzea, eta liburua kaletik irakurtzen egotea, eta dena ahastea. Nire anaiak kontalari batengana eraman dit. Orain motorretik erori gara eta, hezurrak apurtu zaizkit, eta anaiak hanka. Ipuin bat eta idatzi dut.
Zer gertatuko da? Andereñoari gustatuko ahal zaio?
OTTOLINE ETA KATEME HORIA
Ottoline neskato bat da, eta bere lagunik onena Munroe jauna da, baxua eta iletsua da. Ottolinen gurasoak oporretan daude, eta Ottolineri postalak bidaltzen diote. Ottolinek zapata berezien armairu bat du, koaderno bat ere du planoz beteta. Ottoline eta Munroe jauna kalera joan direnean, Munroe jaunak kartel bat ikusi du, eta hau zen animali bat galduta dagoela. Munroe jauna animalien etxera joan denean, Munroe jaunak Ottolineren zapata berezien planoa eman dio, Kateme horiari. Gauean lapurtzera joan direnean, Ottoline konturatu zen, eta Kateme horiari kartzelara eraman diote.
Zer gertatuko da? Munroe jaunari ere kartzelara eramango diote?
Ainhoa Larrañaga
KIKA ETA DANI ZALDUN ZOROA
Kika bere logelan egon zela, oihu bat entzun zuen, eta Daniren logelara joan zen. Dani lurrean eserita zaldun gisa mozorrotuta egon zen, ezin zuen kaskoa kendu. Kikak pentsatu zuen On Kixoteren historia kontatzea, bukatu ondoren Kikak Daniri zumoa eman zion. Kikari ideia bat bururatu zitzaion, eta ideia zen magiaren bidez On Kixote bere etxera ekartzea. Ondoren Berrilapikoketa anderea etorri zen, haserre bizian zegoen. On Kixote andereari jotzera atera etorri zen. Andereak poliziari deitu zion.
Zer gertatuko da? On Kixoteri kartzelara eramango al diote?
Bad pat eta gauerdiko sorgina
Egun batean”BAT PAT” eta bere lagunen herrira andre misteriotsu bat heldu zen. Hurrengo egunean konturatu ziren andre hori sorgin bat zela. Sorgin horrek Rebeka baitu eta bere kobara eraman zuen. Zer gertatuko da? Rebeka askatuko al dute?
Peio Arrese
Garmendia eta Fannyren sekretua
Liburu honetako protagonista Garmendia da.
Aspaldian Fanny izeneko laguna desagertuta dago eta orduan Garmendia eta Amalio bila joango dira Italiara. Pobreak direnez, trenetan eta barkuetan ezkutatuta joango dira. Behin Venecian gondolari batek Fanny non dagoen badakiela esaten die baina abentura izugarri baten ondoren neska hura ez dela Fanny konturatzen dira eta gainera kartzelan amaituko dute. Azkenean, Fanny, Garmendia eta Amalio kartzelan daudela enteratu eta bisitan joango da. Gero, Garmendiak eta Amaliok kartzelatik ihes egingo dute eta Fannyk bere sekretua kontatzen die.
Jokin
IXONE ISILIK
Bazen behin neska bat Ixone deitzen zena eta greban zegoena, isiltasun greba. Bere gurasoek ez zekiten Ixone greban zegoenik.
Ixone berandu zihoan ikastolara eta gainera autobusa galdu zuen. Ixone eta bere ama kotxea hartu baina bere ama konturatu zen kotxea txarto zebilela.
Zer gertatuko da? Ixone ikastolara iritziko da? Irakurri eta jakingo duzu.
GERONIMO STILTON MIRARI GALDUAREN BILA
Bazen behin , Geronimo Stilton izeneko sagu bat , eta Geronimok mirari galdua bilatu nahi zuen . Orduan egun batean arroz koloreko hegazkin bat hartu eta mirariaren bila joan zen bere neba ,lehengusu eta lagun batekin .
Miraria Koba batean zegoen baina Koban sartzeko oso bide estu bat zegoenez anai txikia sartu zen ,hau da, Benjamin .
Benjamin sartu zenean bi ate aurkitu zituen eta ate batetik sartu zen. Atetik sartu eta ehunka , milioika tximeleta ikusi zituen eta horregatik proba gisa argazki batzuk atera zituen.Halako batean lurrikara bat gertatu zen .
Benjaminek korrika alde egin zuen besteen gana. Orduan ate guzti guztiak harriz estalita gelditu ziren,
Benjamin eta Geronimo barruan zeudela .
Zer gertatuko da?
Irtengo al dira koba horretatik?
GIZAJO BATEN EGUNKARIA

Rowleykin joan zen halloween egunean goxoki bila. Baina Grege-n anaia txikiak (Manny) joan nahi izan zuenez, ez zituzten goxoki askorik bildu.. Beraien plana hiriko etxe guztietan goxokiak eskatzea zen, baina Grege-n anaia joan zenez bi etxetatik bakarrik pasa ziren.
Gabonetan azaldu zion bere anaia txikiari, jostailuen aldizkariko jostailu guztiak ez zirela azpimarratu behar, bestela, Bizar zurik ez ziola ezer ekarriko. Baina opariak heldu zirenean, Greg-ek Manny izena zuten opari pila ikusi zituen, eta bat-batean berarentzat zen opari bakarra ikusi zuen, eta artilezko jertse sinple bat zen.
Nola bukatuko du urtea Greg-ek?
BAD PAT- HILERRIKO ALTXORRA
Bat Pat saguzaharra hilerrira joan zen egun batean lo egitera eta bapatean pertsona bat agertu zen bele bat bere sorbaldan zuelarik. Bat Pat zegoen zuhaitz azpiko hilobira joan zen eta beleak ikusi egin zuen. Zer gertatuko da?
Fairy oak ahizpa bikien sekretua
Baziren bi ahizpa, Banilla eta Pervinca izenekoak bikian ziren, Feli maitagarritxo bat zen, eta bikien amona Lala Tometilla deitzen zen, eskolara joaten ziren, eta Pervinca lehena altzatzen zen ohetik, baina Banilla berriz beti berandu altxatzen zen. Egun batean Banilla eta Pervinca jolasean ari zirela, Banillak salto egin zuen eta hegan hazi zen, sorgina zelako. Baina Pervincak ez zuen hegan egiten, baina pozioak egiten zuen. Egun batean bere amak biei esan zion, Banilla argitasunaren sorgina zela, eta Pervinca iluntasunarena, eta familia harrituta geratu ziren, ez zutelako inoiz olako sorginik ezagutu. Eta Pervinca konturatu zenean Banilla argitasunaren sorgina zela, Pervincak Banillari esan zion nola egiten zuen hegan. Bere aitak Pervincari gauean hegan egiteko esan zion, Pervincak salto egin eta…
Kika super sorgina eta Dani mamu sorgindua
Kika bere liburu gogokoena irakurtzen ari zen. Dani mamuz mozorrotu eta Kikari susto bat emateko prestatzen ari zen. Kikaren gelara sartu eta mamu izugarri baten plantak egin zituen, Kika konturatu zen Dani zela eta izutuaren plantak egin zuen. Orduan ama etorri zen eta mamuen istorioa bat kontatu zien. Geroago ama kanpora joan zen eta Kikak bere magia liburua hartu eta mamu sorginkeri guztiak probatu zituen eta orduan Dani entzun zuen oihuka sukaldetik eta bere armairuan zarata ozenak entzun zituen! Mamua zen, orduan Kika sorginkeria guztiak alderantziz irakurri zituen, hori bai zen sorginkeriak hausteko bide bakarra. Armairuan dena baretu zen baina sukaldean iskanbila handiagoa zen. Kika eta Dani izututa zeuden eta mamuak harrapatu egin zituzten eta bat batean oihala altxa eta hara nor zegoen oihalaren azpian, ama zen mamuz mozorrotuta eta guztiak barrez hasi ziren.
KIKA SUPERSORGINA ETA DANI
GORGINDUTAKO FUTBOL PARTIDUA
Bazen behin, Dani izeneko mutiko bat Kikarekin bizi zen. Daniri asko gustatzen zitzaion futbola. Egun batean selekzioko partidua ematen zuten telebistan orduan Danik patatak eta botila bat freskagarri hartu eta partidua ikusten hazi zen.
Selekzioa galtzen zioan eta Dani negarrez hazi zen, Kikak bere magia liburutik trikimailu bat egin zuen. Esaldi bat esan zuenean selekzioko jokalari guztiak atzeraka korrika hazi ziren eta orduan gol bat sartu zuten bestearen atzetik. Orduan Dani poz-pozik jarri zen eta azkenean selekzioak irabazi zuen partidua.
MIREIA IPUIN KONTALARIAREKIN
2011 ko Apirilaren 5 a, asteartea.
Lh 5C koak gara eta gaur ipuin kotalariarengana joan gara Mireia deitzen da. Bi ipuin kontatu dizkigu eta hauek dira:
Bat izan da ume batek liburuak jaten zituela eta informazio guztia buruan gordetzen zuen baina egun batean gaixotzen hasi zen eta liburuak jateari utzi zion eta irakurle amorratua egin zen. Beste bat da mutiko batek beldurra diola iluntasunari eta gauean beti argiak piztuta egon behar dena eta egun batean neska bat joan zitzaion etxera eta iluntasuneko sekretuak erakutsi zizkion. Eta hortik aurrera ez zion beldurrik izan gauari.
Azkenean galdera tranpa batzuk esan dizkigu eta aho-korapilo bat esan digu. Geuk ere galdera tranpak egin ditugu eta hauek dira:
Noiz jaio zen Jesus? ( Ibon )
Nola deitzen da kordoien punta? (Eider)
Nork asmatu zituen poltsikoak? eta zertarako? (Gaizka)
Zer garaitan sortu ziren kakalardoak? ( Beñat )
Zer jaio zen arinago harrautza edo oiloa? (Irene)
Nor nahi du gelatik bolloa izatea? (Gartzen)
Zenbat pertsona daude munduan? (Uxue)
Nola egiten da kaka grabitate gabe? (Peio)
Nola daki txori txikien amak non dagoen kabia? (Eneko)
Txorimaloak hezurrak ahal ditu(Jokin)
Zenbat orri ditu liburu batek?(Ane)
Zenbat hezur ditu gorputzak? (Markel)
Zein da izarrik ezagunena?(Leire.B)
Zenbat animali daude munduan?(Iker)(Eneko.I)
Non amaitzen da mundua?(Ainhoa)
Non dago izarrik handiena? (Marilin)
Zenbat tanta daude edalontzi batean?(Alazne)