Kaixo laguanok:
Ni Marilin deitzen naiz , 11 urte ditut, 2.000ko urtarrilaren 31an jaio nintzen . Ni hego Amerikakoa naiz (Colombia). Hemen oso pozik nago,oso lagun onak ditut ikastolan eta kalean ere. Nire kirol gustukoenak:
- Saski baloia
- Igeriketa
- korrika.
Baina korrika asko ezin dut egin, barea izaten dudalako =( . Ni oso lotsatia naiz baina batzuetan nire lagunak konbentzitzen naute eta gauza asko egitera ausartzen naiz. Nire familia oso berezia da, asko garelako eta oso gazteak. Nire ama beti dabil barrezka, beno nire familia osoa, eta nire lagunak esaten didate oso barregarriak direla. Oso pozik nago hain familia arraroa, barregarria eta lagun onak edukitzeagaitik.
AGUR ETA ONDO PASAU!!!!

Kaixo lagunak:
Ni Leire deitzen naiz, eta 2000ko urriaren 12an jaio nintzen.10 urte ditut eta Durangon bizi naiz. Nire zaletasunak hauek dira:
* Saski-baloian jolastea
* Marraztea
* Bizikletan ibiltzea …
Niri udatik gehien gustatzen zaidana hondartzara eta igerilekura joatea da, baina neguan ostera elurrarekin eta leran ibiltzea da .
Bueno lagunak ondo pasa eta hurrengo arte !!!
Kaixo irakurleok:
Nire izena Alazne da. 10 urte ditut eta azaroaren 19an egiten ditut urteak. Durangon bizi naiz eta Kurutziaga Ikastolara joaten naiz. Altura 1,50 inguru dut eta nire zaletasunak hauek dira : Saski baloia, marrazketa eta lagunekin ibiltzea. Gure tutorea Gaizka Uriarte da. Nire familian lau gara nire aita Jabi, nire ama Adela, nire ahizpa Enara eta ni. Nire denbora librean etxean banago nire ahizparekin jolasten dut etxeko jolasekin eta kanpoan ere jolastu eta lagunekin ibiltzen naiz. Lehenago esan dut saski baloian jolasten dudala: Entrenatzailea Urko da eta oso gustura nago ekipoarekin.
Agur irakurleok hurrengo arte !!!!!!!!!
Ni Izaro deitzen naiz, 2000ko Maiatzaren 24 jaio nintzen, eta 10 urte ditut. 1,40m neurtzen dut. Bi urterekin hasi nintzen Kurutziaga Ikastolan eta orain Kurutziaga ikastolako 5. mailan nago ikasten.
Nire kirolik gustukoenak hauek dira:
Futbola eta igeriketa. Nire familian sei gara, nire aita Juan Antonio, nire ama
Olatz, nire ahizpa Eider,nire anaia Unai, nire anaia Aritz eta ni Izaro.
Nire irakaslea Gaizka deitzen da, ingelerako andereñoa Ainhoa, gaztelerakoa
Arazeli, musika Amaia, gorputz hezkuntzakoa Maite eta ahozkotasunekoa Bego.
KAIXO LAGUNAK!!!
Ni Leire naiz eta 10 urte ditut. Nire jaiotze data 2000 urteko azaroaren 25 da. Ni ikastolara 5 hilabeteekin etorri nintzen eta oraindik hemen nagoo!!! Lh 5. maila c-en!!! Nire zaletasunik gogokoenak saskibaloia eta lagunekin egotea dira, beno horrek ez du esan nahi dantzatzea ez zaidanik gustatzen, zeren asko asko gustazen zait! Nik uste dudanez ez naiz lagun txarra eta norbaitek hori pentsatzen badu berdin zait. Niri ez zait inor oso oso txarto jausten bakarrik txarto eta ez dut nahi esan nortzuk. Pertsona horiek nitaz barre egiten dute baina ez diet kasurik egiten, Nire irakaslea Gaizka da eta 33 urte ditu. Oso ondo portatzen da gurekin baina mala letxe apur bat dauka, zeren…
Gelan barre asko egiten dugu hainbat irakasleekin eta denak oso ondo portatzen dira gurekin. Ikastolan nik uste dudanez ez daude irakasle txarrak eta txarto edukatuak ez daude.
BENO AGUR ONDO PASA!

Kaixo lagunok!!!
Nire izena Beñat da .Nik urriaren 25ean egiten ditut urteak eta 10 urte ditut . Nire kirolik gogokoena futbola da . Nire ama Lurdes da eta nire aita Juanisidro deitzen da.
Nik Kurutziaga ikastolan ikasten dut eta lagun asko ditut .
Nire irakaslea Gaizka deitzen da ,eta nire Ikasgai
gogokoena gorputz hezkuntza da.
AGUR LAGUNOK ESPERO DUT GUSTATU IZANA!!!
Kaixo lagunak:
Ni Markel deitzen naiz, 10 urte ditut eta 2000ko uztailak 5ean jaio nintzen. Niri gustatzen zaizkidan kirolak hauek dira:
1. Futbola
2. Igeriketa
3. Irakurri
Baina igerilekua ez dut asko egiten ez daukadalako denbora asko.
Urte batekin ikastolan ikasten hasi nintzen eta orain 5. mailan nago nire tutorearekin (Gaizka Uriarte ) 33 urte dituena.
Agur!!!

Kaixo lagunok !!!
Peio dut izena eta 10 urte dauzkat lagun piloa ditut eta den-denak apartak. Kirola egitea ere gustatzen zait: futbola, eskupilota, tenisa, golfa…
Nire irakaslea Gaizka da eta 33 urte ditu. A! eta ahaztu aurretik 5. mailan ikasten dut espero dut nota onak ateratzea
Ondo pasa
Agur!!!
KAIXO LAGUNAK:
Ibon deitzen naiz, 11 urte ditut eta Urtarrilaren 2an urteak egiten ditut. Nire zaletasunak futbolean jolastea eta bizikletan ibiltzea dira, lagunekin gelditzen naizenean oso ondo pasatzen dut oso ondo portatzen direlako nirekin eta nire lagun onena Eneko da. Niri Athletic gustatzen zait nire familia osoa Athletic zalea delako. Ni Kurutziaga ikastolan 2 urtetatik nabil eta oso gustura nago, gainera irakasle oso majo bat daukat Gaizka deitzen da eta 33 urte ditu.
AGUR ETA ESPERO DUT GUSTATU IZANA!
Kaixo lagunok:
ni Eneko naiz 10 urte ditut eta Durangon bizi naiz.
2000-11-30 ean jaio nintzen.
Ni ilehoria naiz eta begi urdinak ditut.
Niri asko gustatzen zait Nintendoan jolastea. Nire zaletasunak hauek dira:
Futbola, Surfa eta tenisa.
Durangoko Kurutziaga ikastolan ikasten dut.
Kaixo lagunok ni Ili deitzen naiz
Eta niri gehien gustatzen zaidana futbola da eta bereziki Barcelona taldea.
Ni Errumaniakoe naiz .
Bueno lagunok
Agur eta ondo pasa …
Kaixo lagunak!!!
Ni Ane deitzen naiz. 10 urte ditut. Nire urtebetetzea uztailaren 26an da.
Nik eskupilotan jokatzen dut.
Nire familiak euskaraz hitz egiten du, eta bost gara.
Nik lagun asko ditut, eta ederto pasatzen dugu jolastean.
Irakurtzea gustatzen zait eta baita jolastea ere.
Ni udan igerilekura joaten naiz eta gehien gustatzen zaidan urtaroa uda da.
AGUR
Kaixo lagunok!!!
Ni Uxue deitzen naiz eta 10 urte ditut.
2 urterekin hasi nintzen ikastolan.Ikastolan, oso lagun onak ditut eta oso ondo tratatzen naute, eta nik haiek ere, bueno hori uste dut.
Nire zaletasunak hauek dira:
Saskibaloian jolastea
Igeri egitea
Irakurtzea
Martxoak 26an Bizkaia Bilbao basketen partidua ikustera noa eta nire saskibaloi talderik gogokoena Caja Laboral da. Futbola ere gustatzen zait eta Athletikekoa naiz.
Oso ondo pasatzen dut nire lagunekin , Txisteak kontatzen, tontakeriak egiten… Zelako gazteak garen 11 urtetik beherakoak, e? Uf besteak zelako zaharrak!!! Mesedez ez egin 12 urte edo gehiago , bestela? Ez zaitut ikusi nahiko hain zahar, zimurrekin!!! Jeje …
Bueno ondo pasa lagun eta lagunok!!! Espero dot ikustea baina ez zimurrekin , e?
Agur
KAIXO LAGUNAK:
Ni eneko naiz eta 2000ko Irailaren 2an jaio nintzen, 10 urte ditut eta nire kirol gogokoena futbola da, bizikletan ibiltzea ere gustuko dut.
Udan gehien gustatzen zaidana hondartzera joatea da.
Nire irakaslea Gaizka da eta ni 5.mailan nago.
AGUR ETA ONDO PASA!!!!!!!!!
Kaixo lagunak.
Ni Matxalen deitzen naiz eta nire abizena Molina da.
Matxa ez, Moli ere ez Matxalen Molina horrelaxe deitzen naiz ni.
10 urte ditut eta urriaren 11 egiten ditut urteak.
5.mailan nago eta 23 ikasle gara, onenak!!!
Nire irakaslea Gaizka da .
Nire kirolik gustukoena saskibaloia da saskira sartzeko baloia ja, ja, ja saskibaloian ez daukat talde gustukorik baina futbolean bai ATLHETIC da eta hor Llorente dago, super polita da.
Orain nire familiari buruz hitz egingo dizuet:Nik anai bat dut apur-bat txoratuta dagoena Beñat deitzen da nire ama Uribarri eta aita Karmelo.Nik lehengusu-lehengusina asko ditut gainera oraingo neguan bi lehengusu eta bi lehengusina ezagutu ditut eta oso pozik nago!!!
Espero dut gustatzea agur!!!
Kaixo lagunak:
Nire izena Oier da. 10 urte ditut. Nik eskupilotara jolasten dut, nire familian 5 gara: ni, nire aita Jose, nire ama Izaskun, nire arreba Olatz eta nire txakurra, Sua. Kurutziaga Ikastolan nago eta nire maisua Gaizka da.
Nire denbora librean lagunekin jolasten dut edo nire etxean jolasten dut xbox era. Nire jokalarik gustukoena Michael Jordan da, Chicago Buuls en jolasten zuen eta orain entrenadorea da. Nire janari gustukoena pizza da … oso gozoa da pizza.
AGUR LAGUNAK.
KAIXO LAGUNAK:
Ni Peio naiz eta100 urte ditut ui!!!!!!!
10 urte. Nire jaiotza data 2000ko apirilaren 13 da. Nire zaletasunak futbola eta errugbia dira. Handitan koltzoi probadorea izan nahi dut ez kantsatzeko. Nire irakaslea Gaizka da eta 33 urte ditu zelako zaharra. Ume polita du martin deitzen dena bueno deskribapen hau nirea da ez naiz gehiago endredatuko. Lagunekin oso ondo pasatzen dut Oier eta beste lagunekin.
BUENO ONDO PASA AGUR!!!
Kaixo lagunak :
Eider deitzen naiz, 10 urte ditut 2000ko martxoaren 28an jaio nintzen. Nire zaletasunak tenisean jolastea eta futbolean jolastea dira, oso harreman ona dut lagunekin. Bizikletan ibiltzea gustatzen zait. Kurutziaga ikastolan 3 urtetatik nabil. Nire irakaslea Gaizka da eta 33 urte ditu. Nire teniseko jokalaririk gogokoena Roger Federer da. Nire denbora librean gustuko dudana lagunekin jolastea eta egotea da. Udan Madrilera joaten naiz. Nire futboleko talderik gogokoena Bartzelona da. Nik xbox 360 nintendo xl eta play 2a ditut etxean, oso bideojoko dibertigarriak dira.
AGUR ETA ONDO PASA BLOGEAN
Kaixo lagunak:
Nire izena Irene da baina etxean pija deitzen didate. Urtarrilak 5 jaio nintzen nire aititeren egun berdinean. Eta kurutziagako ikaslerik onena naiz.
Nire kirolik gustukoena futbola da.Eta etxera heltzen naizenean sofan etzaten naiz.
Bueno hau izan da dena.
Agur eta jan jogur!!!
KAIXo GUZTIoi
Nire izena Gartzen da. 10urte ditut. Kirolik gustukoena futbola da. Nik Kurutziaga ikastolan ikasten dut. Nire lagunik onena Ewan da.ç
Bueno hau izan nire deskribapena, agur.
Kaixo lagunok!
Nire izena iker da, 10 urte ditut, 2000ko abenduaren 22 eta 5 garren mailan ikasten dut.
Niri gehien gustatzen zaidana bizikletan saltoak egitea da.Nire anaiak etxean jo egiten dit.
Bueno hurrengo batera arte.
Hello denoi !!!
Nire izena Jokin da eta 10 urte ditut.
Ni 2000ko abenduaren 28an jaio nintzen eta orain 5garren mailan nago. Nire kirolik gogokoena txirrindularitza da, baina triatloia eta futbolean jokatzea ere gustatzen zait.
Lagun asko ditut eta eurekin gelditzen naiz astebururo.
Hasieran Hello esan dizuedanez, orain Bye-bye !!!
Kaixo guztioi:
Ni Ainhoa deitzen naiz, eta 10 urte ditut; niri gustatzen zaidan kirola, saskibaloia da. Etxean nagoenean gehien gustatzen zaidana, puzleak egitea da, eta gauetan irakurtzea ere dut gogoko . Nire janaririk gustukoena , arroza kuba erara da.
Neguan elurrarekin ibiltzea eta jolastea gustatzen zait, eta, udan berriz , hondartzara joatea, igerilekura joatea, bizikletan ibiltzea , patinetan ibiltzea, lagunekin jolastea, mendira joatea ……..
Ikusten denez niri gehien guztatzen zaidan urtaroa uda da. Eguraldi ona egiten duelako, oporrak ditudalako eta kalean pasatzen dudalako ia egun guztia nire lagunekin jolasean. Irrikan nago uda etorri dadin.