jueves, 9 de junio de 2011

JULENE AZPEITIA

Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketa egin zen Durangoko San Agustin kultur gunean
igandean, ekainaren 5ean. Bertan bildu ziren irabazle guztiak, horien senideak eta udaletxeko ordezkariak. Aurten 420 idazlan aurkeztu dira lehiaketan, iaz baino gehiago. Bosgarren mailatik hasita ematen dira sariak, ipuin onenari eta bertso onenari.
Sarituen artean San Antonio Santa Rita, Landako eta Kurutziagako ikasleak egon dira.
Ikastolatik irabazleak hauexek izan dira: DBH4ko Iris Azkarate, DBH3ko Igor Uruburu, DBH2ko Elene Zuazua eta bosgarren mailako Hodei Lasa eta Jokin Aizpurua. Hodeik eta Jokinek, bakoitzak, ehun euroko txekea hartu dute, nahi dituzten liburuak erosteko.
Horrez gain, Durangoko udalak liburua aterako du irabazleen lanekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario