JULENE AZPEITIA LEIHAKETA
Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketa egin zen Durangoko San Agustin kultur gunean
igandean, ekainaren 5ean. Bertan bildu ziren irabazle guztiak, horien senideak eta udaletxeko ordezkariak. Aurten 420 idazlan aurkeztu dira lehiaketan, iaz baino gehiago. Bosgarren mailatik hasita ematen dira sariak, ipuin onenari eta bertso onenari.
Sarituen artean San Antonio Santa Rita, Landako eta Kurutziagako ikasleak egon dira.
Ikastolatik irabazleak hauexek izan dira: DBH4ko Iris Azkarate, DBH3ko Igor Uruburu, DBH2ko Elene Zuazua eta bosgarren mailako Hodei Lasa eta Jokin Aizpurua. Hodeik eta Jokinek, bakoitzak, ehun euroko txekea hartu dute, nahi dituzten liburuak erosteko.
Horrez gain, Durangoko udalak liburua aterako du irabazleen lanekin.
Japoneko egungo egoera
Japoneko tsunamiak herri oso bat irentsi zuen. Tsunamia historiako handienetakoa izan da. Jende mordoa hil egin da eta jende asko etxerik gabe geratu da. Tsunamiaren ostean jendearen gorpuak aurkitu zituzten hondartzetan. Gero tsunamiarekin hondarrak aztertzen ari ziren eta txakur bat aurkitu zuten ozeanoaren erdian. Horren ostean beste desastre bat etorri da ¨RADIAZIOA¨. Japonen tsunamiaz aparte zentral nuklear bateko erreaktorea apurtu egin da eta Japon arriskuan dago.