miércoles, 13 de abril de 2011

Kika super sorgina eta Dani mamu sorgindua

Kika bere liburu gogokoena irakurtzen ari zen. Dani mamuz mozorrotu eta Kikari susto bat emateko prestatzen ari zen. Kikaren gelara sartu eta mamu izugarri baten plantak egin zituen, Kika konturatu zen Dani zela eta izutuaren plantak egin zuen. Orduan ama etorri zen eta mamuen istorioa bat kontatu zien. Geroago ama kanpora joan zen eta Kikak bere magia liburua hartu eta mamu sorginkeri guztiak probatu zituen eta orduan Dani entzun zuen oihuka sukaldetik eta bere armairuan zarata ozenak entzun zituen! Mamua zen, orduan Kika sorginkeria guztiak alderantziz irakurri zituen, hori bai zen sorginkeriak hausteko bide bakarra. Armairuan dena baretu zen baina sukaldean iskanbila handiagoa zen. Kika eta Dani izututa zeuden eta mamuak harrapatu egin zituzten eta bat batean oihala altxa eta hara nor zegoen oihalaren azpian, ama zen mamuz mozorrotuta eta guztiak barrez hasi ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario