Kaixo guztioi:
Ni Ainhoa deitzen naiz, eta 10 urte ditut; niri gustatzen zaidan kirola, saskibaloia da. Etxean nagoenean gehien gustatzen zaidana, puzleak egitea da, eta gauetan irakurtzea ere dut gogoko . Nire janaririk gustukoena , arroza kuba erara da.
Neguan elurrarekin ibiltzea eta jolastea gustatzen zait, eta, udan berriz , hondartzara joatea, igerilekura joatea, bizikletan ibiltzea , patinetan ibiltzea, lagunekin jolastea, mendira joatea ……..
Ikusten denez niri gehien guztatzen zaidan urtaroa uda da. Eguraldi ona egiten duelako, oporrak ditudalako eta kalean pasatzen dudalako ia egun guztia nire lagunekin jolasean. Irrikan nago uda etorri dadin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario