Bazen behin Greg izena zuen gizagaixo bat, dena txarto ateratzen zitzaiona (trizikloa oparitu zioten, elur bolekin jotzen zuten, komunean ataskatuta gelditu zen,ura burutik behera bota zioten.....) . Institutuan ere bi ergelen artean zegoen, baina behintzat lagun bat zeukan, Rowley izenekoa.
Rowleykin joan zen halloween egunean goxoki bila. Baina Grege-n anaia txikiak (Manny) joan nahi izan zuenez, ez zituzten goxoki askorik bildu.. Beraien plana hiriko etxe guztietan goxokiak eskatzea zen, baina Grege-n anaia joan zenez bi etxetatik bakarrik pasa ziren.
Gabonetan azaldu zion bere anaia txikiari, jostailuen aldizkariko jostailu guztiak ez zirela azpimarratu behar, bestela, Bizar zurik ez ziola ezer ekarriko. Baina opariak heldu zirenean, Greg-ek Manny izena zuten opari pila ikusi zituen, eta bat-batean berarentzat zen opari bakarra ikusi zuen, eta artilezko jertse sinple bat zen.
Nola bukatuko du urtea Greg-ek?